Anbulatorio aurrean batu ziren, eta besteak beste, erietxea asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabalik egotea eskatzen zuten. Larrialdi zerbitzua berriz martxan jartzeko, aurrez aurreko harreta emateko, adinekoei musukoak eta botikak doan emateko eskatu zituzten, besteak beste. Azken batean, osasungintza publikoa indartzeko eskaera egin zuten.