‘Losers’ antzezlanerako sarrerak zozkatuko dituzte

Barren.eus 2021ko ira. 30a, 15:05

Elgoibarkliken klik egiteagatik Elgoibarko Udalak eta Elgoibarklikek 2021eko urriaren 22an Elgoibarren estreinatuko duten Losers antzezlanerako 2 sarrera bikoitz zozkatuko dituzte.

Urriaren 1etik 14ra bitartean Elgoibarklik.eus plataformaren bitartez herriko dendetan erosketak egiten dituzten 18 urtez gorakoen artean egingo dute Losers antzezlanerako sarreren zozketa. On-line bidezko erosketak sustatzea da ekimen honen helburua, eta bi modu daude erosketak egiteko: Elgoibarkliken sartuta on-line erosi daiteke edota whatsapp bidez, horretarako aukera eskaintzen duten dendetan.

Zozketan parte hartzeko, harremanetarako datuak utzi behar dira (izen-abizenak eta telefono zenbakia) eta erosketa zein saltokitan egin den adierazi Bezeroarentzako arreta atalean, iruzkin bat eginez (www.elgoibarklik.eus/bezeroarentzakoarreta). Zozketa urriaren 15ean egingo dute. Irabazleak zozketa bidez aukeratuko dira, eta irabazleen izenak Elgoibarklik.eus-eko profil sozialen bidez jakinarazi eta zabalduko dituzte.