Espaloiak berritzen ari dira San Roke eta Trenbide kaleetan

Barren.eus 2021ko urr. 6a, 14:27

Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin, espaloiak berritzen ari da Udala herriko zenbait auzo eta kaletan. San Roke eta Trenbide kaleen txanda da orain.

Elgoibarko Udalak, 99.819,64 euroko inbertsioa egin du (BEZ kanpo), eta ondo bidean, bi hilabetetan amaituko dituzte lanak.

San Roken, 26 zenbakitik Juan Mugertza 3ra doan espaloi-tartea, eta Trenbide kalean, San Ignazio 4. eta Ubitate 3. peoren ondoan dagoen espaloia dira Udalak berrituko dituenak. Bertako espaloiak konpondu eta zabalduko dituzte, irisgarritasuna hobetu eta oinezkoei lehentasuna emateko, era horretan "herritarrei espazio atsegin, irisgarri eta seguruagoak eskaintzeko".

∞Lotura duten albisteak: