Euskal dantza eskoletan izena emateko epea zabalik dago Mendaron

Barren.eus 2021eko urriaren 6a

Astelehenean egin zuten lehen bilera bat, ordutegia lotu eta taldeak nola osatu aztertzeko, baina antolatzaileek jakinarazi dute izena emateko aukera dagoela oraindik. Momentuan bi talde osatu dituzte: haurrena (17:00etatik 18:00etara) eta nagusiena (Momentuan, 18:30etik 19:30era, baina alda daiteke), eta Debako Gure Kai dantza taldeko Amaia Ajuriagoikoa eta Elgoibarko Haritz dantza taldeko Imanol Arantzamendi izango dira irakasleak. Izena emateko honako telefono honetara deitu behar da: 696 414 796 (Nerea).