Odol ateratzea egingo dute barikuan Jubilatuen egoitzan

Barren.eus 2021eko urriaren 13a

Odol ateratze saio berri bat egingo dutela barikuan, urriaren 15ean, jakinarazi dute Elgoibarko odol emaleen elkartetik, eta gaurtik zabalik dago txanda hartzeko aukera.

Jubilatuen Biltokian egingo dituzte odol ateratzeak, 16:30etik 20:10era. Arduradunek eskatu dute aurrez izena emateko, 623 328 408 telefonora deituta edo whatsappera idatzita.