Joan den hamarkada honetan egin duten lanaren berri emateko saioa antolatu du eskualdeko “Kaleratzeak Stop Deshaucios” taldeak eguazten honetarako, urriak 20. Eibarko Portalean izango da saioa, 16:30ean. Egindako lana gogoratu eta aurkezteaz gainera, taldea indarberritu eta honen gidaritzan erreleboa hartzeko prest dauden boluntarioak erakartzeko baliatu nahi dute saioa. Lekukoa pasatzerakoan, dena dela, orain arte taldean jardundakoen laguntasuna izango dutela nabarmendu dute, “bai informazioa transmititzerakoan eta baita lan egiteko erari begira ere”.
Kaleratzeen inguruan egin duten lanari esker, hainbat aurrerapauso eman direla arlo horretan gogora ekarri dute, eta egoera larrian zeuden askori lagundu dietela bertatik irtetzeko konponbideak aurkitzen. Borroka horrek hainbat lege-aldaketa ekarri dituela azaldu dute, banku eta interesatuen artean "zorrak negoziatzeko era berriak eta justuagoak", bereziki. Eibar, Ermua, Elgoibar, Mutriku, Deba, Soraluze eta Mendaroko Udalak ere mobilizatu dira arlo horretan, euren herrietan kaleratzeak saihesteko bidean.
Interesatuek aukera bikaina izango duzue bihar taldearen nondik-norakoak ezagutu eta zeregin horretan zelan lagundu dezaketen ezagutzeko. Debabarreneko Kaleratzeak Stop / Stop Deshaucios Bajo Deba taldearekin harremanetan jartzeko: 693 941 305 telefono zenbakia, stopdeshauciosbajodeba@gmail.com helbide elektronikoa eta Facebook-eko Stop Deshaucios Bajo Deba.
∞Lotura duten albisteak:
- Etxe kaleratze bat antzeztu zuten Elgoibarren, familia askok bizi duten egoera salatzeko (2014-06-23)
- Prekaritatearen inguruko ekitaldi sorta, datozen egunetan (2013-06-14)
- Maiatzaren 4rako bilera irekia antolatu du Stop Etxe Kaleratzeak taldeak (2013-05-02)
- Etxe kaleratzeei buruzko informazio saioa (2013-03-19)