Joan den azaroaren 5ean Herriko Antzokian eman zuten 'Losers' antzezlanean konturatu ziren akats honekin, eta gauza bera gertatu zaie Perez sagutxoa eta Argitxo iratxoa emanaldietarako.
Hori dela eta, orain arte herrikoantzokia.eus plataforma digitalean saldutako sarrera guztiak zenbakitu gabeak bilakatzea erabaki dute, hau da, sarrerak baliozkoak dira, baina ilara eta jarlekua ez dira gordeko. Egunean bertan antzokira sartu eta libre dauden jarlekuetan eseri beharko dute ikusleek. Kultura Sailetik barkamena eskatu dute, eta datozen emanaldietarako arazoa konponduta egotea espero dutela gaineratu dute.
• 'Argitxo Iratxoa' estreinatuko du Taupadak azaroaren 21ean
Elgoibarko Taupada antzerki taldeak Argitxo Iratxoa antzezlana estreinatuko du Elgoibarko Herriko Antzokian, azaroaren 21ean (16:30). Publiko familiarrarentzako ikuskizuna dela azaldu dute. Obra honetan, Amama Oneidak, Dunixe bilobari errealitatea eta fikzioa nahastuz zoriontsua izan daitekeela adieraziko dio. Alegia, iratxoak pozik bizitzeko giltza dutela; eta, gure artean ondo begiratu ezkero, edozein tokitan topatu daitezkeela. Dunixek, Argitxo iratxoa ezagutzeko desioa izango du orduan.
Lau antzezle izango ditu Edurne Lasaren jatorrizko ideia batetik sortutako antzezlanak. Lasak berak egingo ditu zuzendari lanak eta Joxemari Larrañaga da alor teknikoaren arduraduna. Hona pertsonaiak eta antzezleak:
Pertsonaiak:
Sohelen Vargas: Amama Oneida
Oihane Gartzia: Dunixe
Lagunak:
Ibai Leon: Piku
David Rodriguez: Kiro