Telefono deia edo SMS mezua jaso ez dutenek Osakidetzaren webgunean har dezakete txanda.
Johnson & Johnson enpresaren Janssen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— errefortzu-dosia emateko erabakia hartu zuen orain bi aste Espainiako Osasun Batzordeak. Orain arte egin dituzten ikerketen arabera, dosi bakarreko Janssen txertoak ematen du babesik apalena, eta hark galtzen du azkarren eraginkortasuna. Babes hori indartu asmo dute bigarren dosia jarrita. Hori bai, bigarren dosi hori Pfizerren edo Modernaren txertoa izango da oraingoan. Pfizerren kasuan, ohiko dosia jarriko zaio txertatuari eta Modernarena jarriz gero, ohiko dosiaren erdia jarriko zaio.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 99.000 herritarrek hartu zuten Janssen txertoa.