Kultur Kafe ondoko aretoan egongo da erakusketa, hilaren 21era arte. Akuarela eta akrilikoak jarriko ditu ikusgai margolariak. Ekainean hasi zen margotzen, eta azken hilabete hauetan sortutako 23 bat koadro jarriko ditu ikusgai. Inspirazio une aberatsean dagoela aitortu du Monrealekk, eta koadroak bata bestearen atzetik margotu dituela adierazi du. Etxeak, leihoak, lorak eta paisajeak margotu ditu batez ere, baina erakusketa honetan ikusleak harrituko dituen sorpresaren bat ere sartu duela azaldu du.