Omenaldi-ekitaldia Giza Eskubideen enparantzan izango da, azaroaren 13an, 13:00etan hasita. Koldo Aranburu zenaren ingurukoek hartuko dute hitza, kantaldia ere egingo dute eta lore eskaintza ere egingo diote. Ekitaldi publikoa izango da, eta lagunartean esango diote agur betirako. Euria egiten badu, udaletxe azpiko arkupeetan batuko direla ohartarazi dute.