Perez sagutxoaren kondairak muga, belaunaldi eta amets asko gainditu ditu urteetan zehar, eta etxeetako burko asko izan dira kondaira honen lekuko. Ipuin klasiko moduan, komedia lehenetsiz, eta dantzekin eta abestiekin jolastuz, alegiazko istorio honen benetako bertsioa ekarriko du Glu Glu antzerki taldeak. Istorioaren erdigunean zaintza egongo da; pertsona ahulenen zainketa. Bereziki 3-9 urteko haurrengan pentsatutako ikuskizuna da.
16:30ean hasiko da ikuskizuna, domekan, azaroaren 14an.
Sarrerak www.herrikoantzokia.eus atarian erosi daitezke, eta agortzen ez badira, egunean bertan txarteldegian ere salduko dituzte. Kultura Sailetik jakinarazi dute sarreren salmentan izandako arazo baten ondorioz, emanaldi honetarako sarrerak zenbakitu gabekoak direla.
∞Lotura duten albisteak: