Bi erakundeen arteko konpromisoa zehazteaz gain, ekintza plana ere adostu dute, ibaiertzeko landaredian kalteak ekiditeko eta, oro har, ibai-ekosistema eta bere biodibertsitatea babesteko.
Lankidetza akordioaren helburua ibilguen ingurumena hobetu eta mantentzeko lanak egitea dela zehaztu dute, eta, aldi berean, udalerria zeharkatzen duten ibai-tarteetan, gaitasun hidraulikoaren ahalmena bermatzeko lanak egitea.
Era berean, Mendaroko Udalak URA agentziaren eskura jarri du hiri-hondakin solidoak biltzeko duen zerbitzua, udalerria zeharkatzen duten ibaietan, ibai-tartean sartu eta hiri-hondakin solidoak edo baliokideak kendu ahal izateko, edota udaletxetik sustatu nahi diren ingurumen hobekuntzarako beste edozein ekimen egin ahal izateko, betiere ibai-ekosistemaren sustapenarekin, mantentzearekin, lehengoratzearekin eta hobekuntzarekin lotuta daudenak.