Gogor dihardute egiteko horretan, eta egindako lana hasi da bere fruituak ematen: Nagusien emakumezkoen futbol taldea martxan da, eta Futbol Eskolan dabiltzan 170 umetatik, 50 bat dira neskak. Futbol Eskolan gogor dihardute lanean etorkizunerako futbolariak prestatzen, eta une honetan harrobia sendo dago. Emakumezkoen futbolean jarri dugu gaurkoan begia.
Hainbat lagunen adierazpenak jaso ditugu: C.D. Elgoibarko presidente Jon Basurto, zuzendaritzako kide Marta Diez, emakumezkoen talde nagusiko bi kapitainak (Saioa Aranburu eta Sara Arriola), eta Futbol Eskolako hezitzaile eta jokalari ohia den Itziar Gurrutxagarenak.
BARREN aldizkariko azken alean, 1222. zenbakian irakur dezakezue erreportajea (PDF), edo honako bideoan ere bai: