Elgoibarko eta Mendaroko 50 bat korrikalarik amaitu dute Behobia-Donostia lasterketa, eta Maite Maiorak bosgarren egin du emakumezkoen sailkapen nagusian

Barren.eus 2021ko aza. 14a, 18:56

Urtebeteko geldialdiaren ondoren, 25.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte Behobia-Donostia lasterketan. 37 elgoibartarrek eta zortzi mendaroarrek amaitu dute proba, eta herri bakoitzeko bi patinatzailek ere osatu dute 20 kilometroko ibilbidea. Maite Maiorak emakumezkoen sailkapen nagusian lortu duen bosgarren postua nabarmendu behar da.

Gaur goizean jokatu duten Behobia Donostia probaren 55. ekitaldirako 25.379 antxitxikarik eman zuten izena, horien artean 51 elgoibartarrek eta 11 mendaroarrek (2019koan 90 elgoibartarrek eta 19 mendaroarrek eman zuten izena). Azkenean Elgoibarko 37 saltakarik eta Mendaroko zortzik amaitu dute 20 kilometroko proba. Horiez gainera,Idoia Txurruka patinatzaile elgoibartarrak eta Asier Arriola patinatzaile mendaroarrak ere amaitu dute proba, 1:06:58ko denbora eginda Txurrukak (93. postua) eta 56:00ko denbora eginda Arriolak (50. postua)

Gure ordezkarien artean Maite Maiorak eginiko lasterketa nabarmendu behar da, mendi lasterketetan erakutsi duen sasoiak asfalto gainean aurrenekoen artean egoteko balio izan baitio, eta meritu handiko bosgarren postua eskuratu du mendaroarrak sailkapen nagusian, eta gainera, beteranoen kategoriako irabazlea izan da, 01:16:24-ko denborarekin. Takian-potian mendi lasterkariak animatu izan dira Behobia-Donostia lasterketan parte hartzera, eta emaitza onak ere lortu izan dituzte, -gogoratu behar da Oihana Kortazarrek irabazi zuela 2012ko ekitaldia, 1:14:45eko denbora eginda-.

2021 11 14 behobia donostia 56 irabazlea Nuria lugueros

Emakumezkoetan Nuria Lugueros izan da azkarrena gaurkoan, 1:12:42-ko denboran osatu ditu Behobiatik Boulevardera bitarteko 20 kilometroak. Mugertza krosean parte hartu izan duen atleta leondarrak estrainekoz hartu du parte, eta ia minutu bateko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Elena Silvestreri (1:13:36).
Gizonezkoetan ezustekoa eman du Txindoki Atletismo Taldeko Eneko Agirrezabal segurarrak, eta garaipena lortu du 01:01:41eko denbora egin eta gero, Jesus Angel Olmosek behar izan duen denbora baino hiru segundu gutxiago, eta Alejandro Gonzalezek baino bost segundu gutxiago behar izan ditu proba bukatzeko. Orain arte Diego Garcia zen proba hau irabazten azken gipuzkoarra, azkoitiarrak 1994an lortu zuen garaipenetik hona ez baitzen beste gipuzkoarrik igo podiumaren gorenera.

2021 11 14 behobia donostia 56 eneko irabazlea

Elgoibartarren sailkapena 56. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)

  • 85. postua OSEL SANCHEZ MOYA   01:11:15
  • 112 JULEN SALABERRIA ANTON   01:11:50
  • 439 INIGO ITURBE ORTIZ DE ZARATE   01:17:23
  • 466 IKER ARRILLAGA OSUNA   01:17:36
  • 632 GORKA CEBRIAN ARREGUI   01:19:03
  • 1198 AITOR ARANZAMENDI IRIONDO   01:22:54
  • 1517 OIER IRAZABAL GARCIANDIA   01:24:32
  • 2331 MARTIN DOMINGUEZ LOPEZ   01:27:59
  • 2774 BEREX ORTIZ ARDANZA   01:29:12
  • 3333 MIKEL ELKOROIRIBE BERISTAIN   01:30:48
  • 4419 OSCAR URIA BIKANDI   01:33:52
  • 4849 ÁNGEL EGUREN BELAUSTEGI   01:34:49
  • 5114 FRANCISCO JAVIERBOO FERNANDEZ   01:35:27
  • 5228 JULEN MERINO SAN MILLAN   01:35:43
  • 6233 SERGIO MARTINEZ ROMAN   01:38:02
  • 6878 PILAR ARRIOLA DIEZ   01:39:16
  • 7010 AITOR ARRUABARRENA GURRUTXAGA   01:39:30
  • 7077 SERGIO AGUIRREGOMEZCORTA URIARTE   01:39:37
  • 7097 MIKEL ELUSTONDO LEJARDI   01:39:38 
  • 7103 UNAI USATORRE JUARISTI   01:39:39 
  • 7449 JAVIE RHERNANDO ALBERT   01:40:21
  • 8555 MIGUEL ANGEL MONTES CRESPO   01:42:35
  • 9392 JOKIN RODRIGUEZ MAGUNAZELAIA   01:44:11
  • 10459 IKER PANIZO DIEGO   01:46:23
  • 10480 DENIS SAIZ SABORIDO   01:46:24
  • 10710 AMAIA JAUREGI BARRUTIA   01:46:57
  • 10718 AINHO ADURIZ GARCIA   01:46:58
  • 11032 GOTZON GURRUCHAGA BENGOECHEA   01:47:37
  • 11709 NORA MIGUEZ PEREZ   01:48:59
  • 11710 HARITZ ARRIBILLAGA ELIZBURU   01:48:59
  • 12373 BEÑAT KONDE UNTZILLA   01:50:18
  • 12375 LANDER AZPIAZU GARAY   01:50:18
  • 12816 SANDRA MONTES PEREZ   01:51:18
  • 13105 ENEKO ARRIZABALAGA GARATE   01:51:54
  • 14500 ALEXANDER BILBAO ALDEKOA-OTALORA   01:55:04
  • 14691 OSCAR REY ALONSO   01:55:29
  • 17173 SAMUELRUIZ DE LORENZO   02:03:36

 

Mendaroarren sailkapena 56. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)

  • 368. postua MAITE MAIORA ELIZONDO   01:16:24
  • 2652 BORJA RODRIGUEZ BARRERAS   01:28:50
  • 3990 ISRAEL SOTO CALDERON   01:32:44
  • 5585 IGOR EZENARRO ARRIOLA   01:36:34
  • 7154 JON ROMAR IRIARTE   01:39:43
  • 7735 DAVID GARCIA FERNANDEZ   01:40:57
  • 14310 JON EKARKAMO BERGARA   01:54:39
  • 14314 JURDAN EZENARRO ARRIOLA   01:54:39

Patinatzaileen sailkapena

  • 93 IDOIA TXURRUKA ALTZOLA   01:06:58 (ELGOIBAR)
  • 50 ASIER ARRIOLA AZPIAZU   00:56:00 (MENDARO)

∞Lotura duten albisteak:

 

 • Behobia-Donostia, barrutik: Edu Uribek bideo batean jaso du Behobia Donostiako bere parte hartzea, lasterketa aurreko uneak eta lasterketakoak batuta osatu du laburpen-bideoa, eta antxitxikarien ikuspuntutik lasterketa ezagun hau nola bizi duten ikusteko aukera ematen du:

2021 11 14 behobia donostia 56 mendaro maite maiora arg barren

2021 11 14 behobia donostia 56 elgoibar selfie

2021 11 14 behobia donostia 56 elgoibar aitor aranzamendi

2021 11 14 behobia donostia 56 mendaro david garcia arg barren

2021 11 14 behobia donostia 56 mendaro jurdanezenarro

2021 11 14 behobia donostia 56 elgoibar irabazlea eneko agirrezabal arg barren

2021 11 14 behobia donostia 56 elgoibar irabazlea nuria lugueros