Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioak Reale Arena estadioaren behehaldean duen egoitzan egin zituzten sari banaketak, aurtengoa eta iazkoa, pandemiagatik ezin izan baitzuten egin iazkoa. Hala, Urpeko Irudiaren Egunaren baitan, Fotosub Apnea 2019-21, Gifosub (Gipuzkoako urazpiko argazki txapelketa) 2020-21, Vafosub (Euskadiko urazpiko argazki txapelketa) 2020-21, Gipuzkoako Liga 2021 eta Videosub 2021eko ediziodun eta ediziorik gabeko lanak ikusteko aukera izan zen lehenik, eta sariak banatu zituzten gero.
Elgoibarko Urbizi Urazpiko Elkartetik azaldu dutenez, lan azpimarragarria egin dute Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioak, epaileek, eta bereziki Jesus Insaustik eta Jesus Castillok, goi mailako ekitaldi bat antolatu baitzuten. Gure esker ona".
Urbiziko kideek hainbat kategoriatan lortu dituzte dominak: Gifosub 2020an eta 2021ean, Vafosub 2020an eta 2021ean eta Gipuzkoako Liga 2021ean. Aipagarrienak honako hauek dira:
- Bego Larraurik (argazkilariak) eta Ion Larrañagak (laguntzailea) Vafosub 2021eko sailkapen nagusiko hirugarren postua eta brontzezko domina lortu dituzte eta lehen postua 2021eko Gipuzkoako Ligan (Reflex kategorian)
- Jose Luis Aperribaik (argazkilaria) eta Joseba Narbaizak (laguntzailea) hirugarren postua eskuratu dute 2021eko Gipuzkoako Ligan, kamera konpaktuen sailean.