Cobra taldea lau lagunek osatzen dute: Haritz Letek Haritz Letek (Kokein taldeko bateria eta Cobrako ahotsa), Josu Luengok (Evirus69 taldeko gitarra), David Gonzalez (Berri Txarrakeko eta PiLT-eko baxua) eta Ekain Elorza (Morgan eta Seiurte taldeetako bateria). Rock/metal talde honen azken lana, laugarrena, Fyre da eta Riff itsaskorrez betetako hamar abesti jaso dituzte bertan. Disko aldakor honetako abestiak eskainiko dituzte kontzertuan talde bezala bere hazkuntza eta bilakaera agerian utziz.
Covidaren aurkako azken neurriak direla-eta, emanaldirako neurriak moldatu dituzte Sinuosekoek. Hala, 75 lagunentzako muga egongo da, emanaldiak irauten duen bitartean ezingo da vezer edan edo jan, ikusleek aulkietan serita egon beharko dute, eta musukoa jantzita. 22:30ean zabalduko dituzte ateak.
Kontzertua 23:00etan hasiko da.