Larrañagak segundo bakarreko aldea atera zion bigarren egin zuen Asier Gamio nafarrari. Mendaroarrak 6 minutu eta 27 segundo behar izan zituen bata besteaengandik 1,25 metrotara eta bi lerrotan jarritako 50 lokotx batzeko, eta 6 minutu eta 28 segundo erabili zituen Asier Gamio berroetarrak. Aritz Martin bizkaitarrak osatu zuen podiuma (6.43). Patrik Saitua bizkaitarra laugarren izan zen (6.44), Aritz Iturribarria arabarra bosgarren (6.48) eta Guillermo Lopez arabarra seigarren (6.57).
Jon Larrañaga pozik da irabazitako azken txapelarekin, irabazterik ez zuela espero aitortu baitu. Gainera "asko kostatako" titulua izanik, are zapore biziagoa du garaipenak. Euskal Herriko txapelketan lortzen duen bigarren tituloa da honakoa mendaroarrarentzat, 2011ko Euskal Herriko Txapelketa ere irabazi baitzuen. Horrez gain lau alditan irabazi du Gipuzkoako Lokotx Biltze Txapelketa.