Txistu doinuekin hasi dituzte Mendaron Santa Zeziliaren omenezko ekitaldiak

Barren.eus 2021ko aza. 22a, 11:44

Ameikutz musika eskolako txistuko ikasleek domeka goizean egin zuten kalejirarekin hasi zituzten Mendaron Santa Zeziliaren bueltako ekitaldiak.

Musikaren zaindariaren eguna da gaur, azaroak 22, eta musika hasi da herrietako kaleak janzten. Atzo, adibidez, Ameikutz musika eskolako txistu ikasleak irten ziren Mendaroko kaleetara (ikus hemen kalejiraren bideo-laburpena)

Gaur ez dute klaserik izango musika eskolan, eta eguaztenean irtengo dira berriro ere kalera, Musikalean jaialdiaren baitan. Trikitixa eta panderoko ikasleek Abesbatzetakoekin batera kalejiran zeharkatuko dituzte Mendaroko auzo guztiak, 12:00etatik aurrera.

2021 11 21 santa zezilia mendaro ameikutz txistulariak kalejira