Debabarrena eskualdeko herri guztiak daude eremu gorrian, Deba eta Soraluze izan ezik, eta eskualdeko herri txikienek dute intzidentzia-tasa altuena, Mallabiak eta Mendarok. Mendaron 11 kasu positibo zenbatu dituzte azken zapi egunetan, aurreko astean baino lau kasu gehiago eta astebetean 426 puntu egin ditu gora intzidentziak, 425etik 851ra. Elgoibarko intzidentzia-tasak ere 330 puntu egin ditu gora astebeteko epean, joan den azaroaren 15ean 311n zegoen eta azaroaren 21ean 641,25ean.
Azaroaren 15etik 21era bitarteko COVID19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:
- Mallabia +10 (1 1 1 1 2 2 2) 1008,40ko intzidentzia-tasa
- Mendaro +11 (1 1 2 0 2 2 3) 851,06
- Ermua +75 (17 4 15 11 14 10 4) 686,68
- Eibar +99 (21 11 9 11 12 18 17) 673,36
- Elgoibar +52 (8 8 9 7 2 15 3) 641,25
- Mutriku +14 (4 2 3 2 0 1 2) 414,00
- Deba +7 (0 1 1 0 2 2 1) 146,71
- Soraluze +0 (0 0 0 0 0 0 0) 100,65
- GIPUZKOA +2.256 (241 325 392 363 366 301 268) 510,37
Gipuzkoaren 500eko langa gainditu du intzidentzia-tasa orokorrak, eta adinka erreparatuta, 18 urtera artekoek dute tasa altuena, baina hurrengoak 40 eta 59 urte bitartekoak dira.
kutsatutako pertsona batek, batez beste zenbat kutsatzen dituen adierazten duen oinarrizko birsorkuntza datua 1,35era iritsi da, eta hortaz, 1etik gora dagoenez pandemia hedatzen ari dela adierazten du.
• Ospitaleratzeak, gora
Osakidetzaren menpeko erietxeetan 31 pertsona daude ZIUn ingresatuta, eta 168 plantan.
∞Lotura duten albisteak:
- Koronabirusa: Elgoibar eta Mendaro eremu gorrian daude, 450,61eko eta 614,66ko intzidentzia-tasarekin (2021-11-18)
- 150tik gorako intzidentzia metatua duten herrietan aplikatuko dituzten neurriak jakinarazi ditu Jaurlaritzak (2021-11-16)
- Eremu laranjan sartu da Elgoibar, eta Mendaron ere nabarmen egin du gora intzidentzia-tasak (2021-11-15)