Emakume guztiei omenaldi berezia egiten dien Emazte diskoa aurkezteko bira egiten ari da Anne Etchegoyen (Donapaleu, Behe Nafarroa) abeslaria, eta lan berri horretako abestiak Elgoibarren ere abestuko ditu, barikuan. Etchegoyenen ahots ezti eta garbiaz gozatu nahi dutenek Herriko Antzokian emango duen kontzertuan izango dute aukera. 20:30ean hasiko da emanaldia, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
Etchegoyen ahotsa euskal musikaren enbaxadorerik onenetakoa da, izan ere, Urrezko diskoa eskuratu du Frantzian Aizkoa Abesbatzarekin batera grabatutako 'Les Voix Basques' albumarekin, hainbat herrialdetan aurkeztu duen lana. 2020an Emazte diskoa argitaratu zuen. Diskoarekin emakumeak omendu nahi izan ditu. "Iparraldean emazte, generoa definizteko erabiltzen dutela azaldu du, eta emakumeak ama esan nahi duela. hala, diskoaren izenburuarekin generoari egin nahi izan dio erreferentzia, "emaztea ospatu nahi izan dut".
• SARREREN ZOZKETA
Anne Etchegoyen kontzerturako bost sarrera zozkatuko ditu BARREN aldizkariak, Elgoibarko Udalarekin elkarlanean. Interesdunek honako loturan sartu eta datuak eman beharko dituzue. Sarrerak eskuratzeko izena ematen dutenen artean zozkatuko ditugu sarrerak. Zozketan parte hartzeko epea eguen iluntzean, 22:30ean, amaituko da. Geu jarriko gara harremanetan sarituekin.