Herrira etorri berri diren familiei edo euskaratik urrun daudenei harrera hizkuntzatik egitea da Hurbiltzen egitasmoaren helburua. Horretarako euskara erdigunean ipiniz herriko familia euskaldunekin harremanetan jarriko dira arduradunak. Familien arteko harremanak sortzeko aukerak izango dituzte, elkarbizitza berdintasunean eraikiz, euskarara hurbilduz eta kohesiorako hizkuntza euskara izateko pausuak emanez. Egitasmoaren harira bi hitzaldi antolatu dituzte. Aita Agirre kulturgunean izango dira bi hitzaldiak, 17:30ean, gaur eta bihar.
- AZAROAK 29: euskara bidegurutzean
- AZAROAK 30: disfrutando de los idiomas
Doakoak diren hitzaldietan, zaintza zerbitzua egongo da; izena emateko klikatu HEMEN eta bete galdetegia. Ebete hizkuntza zerbitzuetako kidea den Arrate Gisasolak emango ditu hitzaldiak.