Bere bizitza sentimentalak porrot egin eta amaren etxera bueltatu denean honek bainuetxera terapia bat egitera eramango duen gizonezko baten istorioa kontatuko dute antzerkian. Edurne Lasaren zuzendaritzapean eta Joxemari Larrañaga tekniko duela Maixus Otegi (Karmele), Ibai Leon (Joxe Agustin) eta Nagore Cid (Laura) dira aktoreak.
San Agustin Kulturgunean izango da emanaldia, bariku honetan, 19:00etan hasita. Ordu erdiko iraupena du. Sarrerak udaletxean eta Morroskillon eskuratu daitezke, hiru euroan. Mendaroko Udaletik jakinarazi dute antzezlana 14 urtetik gorakoentzat dagoela antolatuta.
Euskara sustatzeko asmoz, euskaraz egindako antzezlan bat ekarri nahi izan du herrira Mendaroko Udalak. "Euskararekin dugun konpromisoa sendotu gura dugu, eta ostiraleko eguna are bereziago egin".