Eguberrietako bertso-saiorako sarrerak salgai abenduaren 9tik aurrera

Barren.eus 2021ko abe. 2a, 11:46

Urteroko ohiturari jarraituz Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin bertso-jaialdia antolatu du abenduaren 28rako, eta bost bertsolari igoko dira Herriko Antzokiko oholtza gainera.

Uxue Alberdi gai-jartzailearen esanetan, honako bost bertsolariak arituko dira bertsotan:

  • Aner Peritz Euzkitze
  • Oihana Arana
  • Maialen Lujanbio
  • Igor Elortza
  • Nerea Ibartzabal

Saioa abenduaren 28an, martitzena, izango da, 20:30ean, Elgoibarko Herriko Antzokian.


 • Sarreren aurre-salmenta:
Bertso saiorako sarrerak abenduaren 9tik 23ra bitartean jarriko dituzte salgai Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan, 12 eurotan (10 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek).

2021 12 02 bertso jaialdia elgoibar izarra kartela