Beltzean mintzo dokumentala ikusteko gonbita

Barren.eus 2021ko abe. 2a, 15:54

Jon Sarasua musika eskolako auditoriumean izan zen atzo. “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala aurkeztera etorri zen. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza-komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz berba egiten dute dokumentalean.

Dokumentalaren aurretik eta ondoren, dokumentalaren eta euskararen gainean ere jardun zuten berbetan euskaltzain urgazle izendatu berri duten Jon Sarasuak eta Musika Eskolako auditoriumera azaldu ziren 50 lagunek.

Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatu zuten emanaldia, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolaren laguntzarekin, eta dokumental ikusteko gonbita egin diete herritarrei "benetan ederra delako".

Hona hemen dokumentala:

Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz from Garabide on Vimeo.