Pedro Mugurutza kalearen izen berria aukeratzeko prozesua hirugarren fasean sartuko da astelehenean. Lehenengo fasean izenak proposatu dituzte herritarrek, eta bigarren fasean izen horien bideragarritasuna aztertu zuen Udalak bigarren fasean. Hortaz, hamar izenek egin dute aurrera, eta horien artean aukeratu beharko dute azken fase honetan herritarrek. Parte hartzeko bideak hauek dira: Elgoibarko Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), elgoibar.eus webgunea eta etxez-etxe banatutako esku-orrietan dagoen QR kodea. Elgoibarren erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte.
Hauek dira hamar izen posibleak:
-
Toletxe
-
Martxoak 8
-
Memoriaren Etorbidea
-
Makina-erremintaren Etorbidea
-
Artetxebide
-
Euskal Herria
-
Erraketistak
-
Eguzkilore Etorbidea
-
Askatasun Etorbidea
-
Arkitekto onen Etorbidea