Elgoibarko Udalak eta Lila emakumeen etxeak antolatuta, luze edo motz ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da gaur, hilak 16, Lilan. 18:00etan hasiko da. Doakoa den arren, izena eman behar da, honako loturan: https://labur.eus/lila-ikuskizunak
Ikuskizun honetan generoa hartuko dute gaitzat eta gure gizartea zertan den luze eta zertan den motz galdetuko dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik. Hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak, sexua... izango dituzte hizpide. Kritika eginez eta irriak eraginez bazterrak zirikatzen ariko da bikotea.