Bordelera, Akitaniako hiriburura, joan ziren eta hango hainbat auzo eta monumentu bisitatu zituzten, Munduko Hiri Ondare izendapena ematen diotenak herriari. Garona ibaiaren ibarrean eta itsas bazterreko Arcachon portuan izan ziren eta turismorako hiri polita dela esan dute. Mahasti eta ardoaren upategi famatuen ertaroko Saint Emilion herria ere ikusi zuten. Bidaia pozik egin zutela eta horrelako txangoak sarriago egitea eskatu dute erretiratuek.