Elgoibarren, 12:00etan Maalatik abiatuta, San Frantzisko eta Errosario kaleak pasatu ostean Kalegoen plazara zeharkatuko dute, eta Santa Ana kalean amaituko da kalejira. Dagoeneko postontziak jarri dituzte herriko hainbat txokotan gutunak botatzeko: Kalegoen plazan, Kultur Etxe kanpoan eta Aita Agirre kulturguneko barruko sarreran. Bestalde, 13:15ean mezu bat zabalduko dute streaming bidez Youtubeko Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea kanaletik.
Mendaron 17:00etan egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik kalejira, baina kalejira osteko montxorra ez egitea eta gozokiak ez banatzea erabaki dute antolatzaileek. Umeek udaletxe aurreko zakura bota beharko dituzte eskutitzak.