Modu parte-hartzailean bultzatutako obra dela zehaztu dute Udaletik. Astelehenean hasi zituzten tirolina ipintzeko lanak, eta eguen honetan, abenduaren 23an, amaitzea aurreikusten dute Udaleko arduradunek.
Ipiniko duten tirolina 21 x 2,245 x 3,38 m-koa izango da, eta guztira 13 metroko luzera izango du. Gainera, irteera-plataforma bat izango du. Inbertsioa 9.096 eurokoa izango da, BEZik gabe.
Tirolina honek erabilera berria eman nahi dio berdeguneari, 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzako ingurune bat sortuta. Izan ere, tirolina ipintzeko eskaera herriko haurrengandik jaso du Udalak, haiekin zuzenean izan dituzten esku-hartze eta saioetan, udal-ludotekaren eta Gaztelekuaren bidez.