Terapeuta eta nutrizionista da Idoia Larrañaga zestoarra eta Mediku zirujaua Juanjo Martinez donostiarra. Joan den uztailean Euskal Herri osoan zehar egin zuten Bizitza plataformaren Hitza Plazaz Plaza ekimenean parte hartu zuten kideetako batzuek dira. COVID-19 gaitzaren inguruan "iturri ofizialetatik eman ez diren informazioa eta iritziak" plazaratuko dituzte hizlariek. Bertara joaten diren herritarrek iritziak eta ikuspuntu askotarikoak elkarbanatzeko aukera izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek
Goñati pilotalekuan izango dira solasaldiak, 18:00etan hasita.