Etxaniz eta Basurto, Gipuzkoako txapeldun

Barren.eus 2022ko urt. 3a, 16:14

Lagunak pilota eskolako ordezkari Eneko Etxanizek eta Beñat Basurtok osatutako bikoteak eskuz binakako Gipuzkoako txapelketa irabazi du, kadeteen 3. mailan.

Etxanizek eta Basurtok Zestoako Abantzu taldeko Unanue eta Lizarralde izan zituzten aurkari, joan den abenduaren 26an, Ikastolako frontoian jokatu zuten finalean, eta etxeko pilotariak gailendu ziren 22 eta 21eko emaitza estuarekin bukatu zen finalean.

Hamar bikote aritu dira lehian Hirugarren Mailako Txapelketan eta elkarren aurka aritu eta gero, Abantzu taldeko bikoteak lortu zuen lehen postua lehen fasearen amaieran, zortzi partida irabazi eta bakara galduta. Lagunak taldeko bikoteak ere partida bakarra galdu zuen. Finalerdietan Aretxabaletako bikotea, Errastik eta Otazuk osatutakoa, kanporatu zuen Elgoibarkoak.