San Roke kaleko igogailua ireki dute Eguberrietan

Barren.eus 2022ko urt. 3a, 16:20

Sei hilabeteko lanen ondoren, joan den abenduaren 28tik erabilgarri dago San Roke kaleko igogailu publikoa.

Olaizaga Kiroldegiko igerileku berria egiteko obraren baitan kokatu da proiektu hau, eta guztira 263.536,65 euroko aurrekontua izan du, BEZ gabe. Igogailuak 11,7 metroko altuera du, eta zortzi pertsonentzako lekua dauka.

Igogailu berriak San Roke eta Arregitorre auzoen arteko irisgarritasuna hobetuko du, kiroldegirik Arregitorre 2 zenbakian dagoen Mekaren parera iristea ahalbidetuko duelako.

Igogailua eraikitzeko lanekin batera, ingurua berrurbanizatzeko zenbait lan ere egin dituzte. Euri-uren saneamenduan eta argiteria sareanĀ  egin dituzte lanok, besteak beste. Sare berriak Led teknologiako zazpi argi puntu berri eta birjarri beharreko beste bat ditu, aurretik zegoen argiteriaren bikoitza.

Urazandiko eta San Rokeko igogailuak martxan dira, baina Udalak herriko irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko hainbat proiektu ditu eskuartean: Errotaberrin igogailu bat jarriko dute egungo eskailera mekanikoak ordeztuz. Udalaren aurreikuspenen arabera, obrak 2022ko bigarren hiruhilekoaren hasieran hasiko dira. Era berean, King Kongeko zubia berritzeko lanetan ari dira, eta proiektua idazten hasteko proiektua lizitazio-fasean dago. Obra 2022ko azken hiruhilekoan lizitatzea aurreikusi dute.

2021 12 28 igogailua san roke lanakamaituta elgoibar

2021 12 28 igogailua san roke lanakamaituta elgoibar 2