Bai Elgoibarkoa eta bai Mendarokoa 18:00etan abiatuko dira eta ohiko ibilaldia egingo duten arren, ez da geldialdirik izango. Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak eta Elgoibarren antolakuntzaz arduratzen diren katekesiko kideek eskatu dute segurtasuna bermatzeko jende pilaketak saihestea eta eskutitzak erregeei eskura ez emateko, horretarako ipini baitituzte postontzi eta zakuak. Bestalde, aurten gozokirik ez dutela banatuko ere jakinarazi dute.