Urteko 20 euroko kuota ordainduta, bazkideek txirrindulari eskola laguntzeaz gainera, hainbat abantaila izango dituztela azaldu dute; Bike 360, Gobike eta Bizkor bizikleta dendetan eta baita Astigarraga kirol dendan ere. Era berean, txirrindularitza lizentzia berritzeko edo berria ateratzeko aukera ere zabalik dagoela jakinarazi dute. Interesa dutenek eskolako zuzendaritzarekin jarri behar dute harremanetan. 2022 denboraldikoa 160 euroko kuota ezarri du Euskadiko txirrindularitza federazioak, 2021 denboraldia baino 25 euro gehiago. Informazio gehigarririk nahi izanez gero elt_txe@hotmail.com helbidera idatzi daiteke.
Azkenik, denboraldi honetarako babesle berria dutela ezagutzera eman dute: Dikar enpresa bergararra.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko Lagun Taldea, lagun gehiagoren bila (2021-09-24)