‘Ez da kasualitatea’ emakumez osatutako bertso saio musikatua, urtarrilaren 21ean Makina Erremintaren Museoan

Barren.eus 2022ko urt. 11a, 11:20

"Ez da kasualitatea" saioetako lau bertsolariak, gai-jartzailea eta bi musikariak emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, denak emakumeak izate horretan intentzio bat dagoelako.

Makina Erreminta Museoak Elgoibarko Udalaekin elkarlanean antolatu du 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua urtarrilaren 21erako. Museoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita.

Antolatzaileek jakinarazi dute dagoeneko agortu direla saiorako sarrerak, baina joan nahi dutenek itxaron zerrendarako izena emateko aukera dute eta izena ematen duten lagun kopuruaren arabera bigarren emanaldi bat antolatzea aztertuko dutela zehaztu dute.

  • Izen-ematea 943 748 456 telefono zenbakira deituta edo museoa@museoa.eus helbidera mezu bat bidalita egin behar da, urtarrilaren 17a baino lehen. Debaldekoa da saioa.

Hiru bertsolarirekin batera, bi musikari arituko dira: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Onintza Enbeita izango dira bertsolariak eta Maite Berriozabal gai-jartzailea. Musikariak, berriz, Ixak Arruti eta Gari Otamendi. Ez da kasualitatea denak emakumezkoak izatea. Emanaldiarekin ikusarazi nahi dute gizonezkoz bakarrik osaturiko bertso saioak ere ez direla kasualitatez antolatzen, batzuetan kontrakoa aurgudiatzen den arren. "Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu 'Ez da kasualitatea': umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa", azaldu dute Lankutik

2022 01 11 Ez da kasualitatea Bertso musikatua