Iñar Sastre pianojolearen eta Jagoba Astiazaran txistulariaren proiektu bateratua da Arineketan ikuskizuna. J.I. Iztueta folklore biltzaileak jasotako euskal doinu zahar eta erritmoei hautsak kendu eta sorkuntza propioak egin dituzte biek, aspalditik datorren adiskidetasunean oinarrituta.Txistua eta pianoa bateratuz jolasak eta dibertsioak bat egingo dute ikuskizunean eta musikariek ezezik Ibarrako Alurr dantza taldeko bi dantzarik hartuko dute parte emanaldian.
12:30ean hasiko da, eta debalde izango da.
Hona ikuskizunaren laburpen-bideoa: