Auto pilaketak Elgoibarren istripu baten eraginez

Barren.eus 2022ko urt. 13a, 09:17

Goizean izandako istripu baten ondorioz, auto pilaketak izan dira Elgoibarren, autopistako ordainlekutik gertu.

Gaur, osteguna, 7:30ean auto istripua izan da Elgoibarren, N-634 errepidean, autopistako ordainlekutik gertu. Bi autok aurrez aurre talka egin dute eta ondoren, hirugarren batek istripua izan du beste bien kontra, eta zauritu bat izan da. Istripuak eragindako kalteak konpondu eta ibilgailuak erretiratu dituzte eta errepidea ireki duten arren, 4-5 kilometroko auto pilaketak egon dira, bai AP8an, Irungo norantzan, eta baita Azkaraterako autobidean ere. 9:40 ingururako arindu da trafikoa.

Bestalde, Soraluzetik Maltzagarako errepide tartea ere itxita dago. Soraluzen AP1 autobidearen zubipe ingurutik harriak, zuhaitzak eta lurra jausten ari dira eta luiziak errepidea alderik alde hartuta hartu du. Garbiketa lanak ahalik eta lasterren egin nahi dituzte, gutxienez errei bat libre laga eta ibilgailuei pasoa txandaka emateko. Hala ere, Ertzaintzak emandako xehetasunen arabera, harriak eta zuhaitzak jausten ari dira oraindik eta horregatik ezin dira garbiketa-lanak egiten hasi. Horregatik, uste dute luzerako joko duela egoerak (informazio osoagoa: plaentxia.eus)

2022 01 13 istripua unceta aurrean elgoibar arrastoak