Bideoa: Goazen Elgoibarren

Barren.eus 2022ko urt. 18a, 10:28

ETBko Go!azen 8.0 telesaileko sei aktore izan ziren domekan Elgoibarren, eta bi emanaldi eskaini zituzten Herriko Antzokian. Ume zein gurasoek telesaileko abesti ezagunez gozatzeko aukera izan zuten. 

 

San Anton jaietako egitarauaren barruan iritsi da aurten Go!azen antzerki musikala Elgoibarrera. Domekan izan zen ikuskizuna. Bi emanaldi programatu zituen Kultura Sailak, eta bietarako sarrerak agortu ziren.

ETBko telesail eguneko sei aktore igo ziren Herriko Antzokiko oholtzara: Garazi, Maddi, Enara, June, Unax eta Koldo. Aurtengo denboraldiko abestiez gain, aurreko edizioetako beste hainbat kanta ere abestu zituzten ikusleen gozamenerako, eta abesteaz gain, ikusleekin interakzioan aritu ziren emanaldiko hainbat tartetan. Ume zein gazteek ez zuten hutsik egin. Begi bistakoa zen aktore guztiak ezagunak zituztela, eta behin eta berriz haien izenak oihukatzen zituzten eserlekuetatik. 

2022 01 16 Goazen Herriko antzokian barren º1

2022 01 16 Goazen Herriko antzokian barren