Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu duen dokumentalak galtzeko zorian dauden Euskal Herriko behi-arrazen (terreña, montxina, betizuaeta larrabehia) inguruan berba egiten du. Gai hori abiapuntuetako bat baino ez da, ordea, ganaduez gain, galtzeko zorian dagoen baserriko bizitza jorratzen baitu orokorrean ikus-entzunezkoak. Dokumentalean hainbat ganadutegitakoen testigantzak jaso dituzte, besteak beste, jaietan sokamuturrera ganaduak ekartzen dituen Arno eta Elgoibarko Ruso ganadutegikoenak. Horiek "ezinbestekotzat" jotzen dute "ganadu suharren inguruko gure arbasoen ondare historiko-kulturala gordetzea eta ondorengo belaunaldiei eskaintzea". Bestalde, zenbait adituk, abeltzainek eta, baserriko bizimodua lehen eskutik ezagutu eta landu duten hainbat emakumek ere hitz egin dute.
18:00etan emango dute dokumentala Aita Agirre Kultur Kafean