2023ko Frantziako Tourra Debabarrenetik pasako da

Barren.eus 2022ko urt. 26a, 20:32

Datorren urteko Frantziako Tourra Euskal Herrian hasiko da eta lehen hiru etapetako ibilbidea aurkeztu dute gaur arratsaldean Gasteizen egin duten ekitaldian.

Grand Départ Pays Basque 2023, hau da, 2023ko Frantziako Tourraren irteera handia nolakoa izango den ezagutzera emateko ekitaldia izan da, eta Tourreko zuzendari Christian Prudhomme eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hartu dute parte, besteak beste. Euskal Herriko errepideetan jokatuko diren lehen hiru etapetako ibilbideak ezagutarazi dituzte.

2023ko Tourra Bilbotik hasiko da uztailaren 1ean, eta 185 kilometro egin eta gero Bilbon bertan amaituko da Lasterketak Bilbon izango du hasiera eta lehen etapa bertan amaituko da (Hona.Frantziako Tourrak publiko egin duen lehen etaparen ibilbidearen bideoa)

Bigarren etapa Gasteizen hasiko da eta, 210 kilometro egin ostean, Donostian amaituko da, helmuga aurretik Jaizkibel igo ondoren (bigarren etaparen ibilbidearen bideoa).
Hirugarren etapak Zornotzan izango du hasiera eta oraindik ez dute esan zein izango den amaierako tokia, baina zenbait hedabidek aurreratu dutenez Baionan amaituko da. Dena dela, ofizialki esan dutena da lasterketa Debabarrenetik pasako dela. (hirugarren etaparen ibilbidearen bideoa)

Zornotzatik abiatu eta Durango zeharkatu ondoren, txirrindulariek Trabakua igo eta handik Markinara joko dute kostaldera heldu arte. Ondoren, lasterketa ekialderantz joango da Mutriku eta Deba zeharkatuz eta Itziarrera igoz. Handik kostaldeko bidea jarraituko du, Irunera iritsi eta muga zeharkatu arte.

2022 01 26 frantziako tourra 2023 aurkezpena bikaia aldundia

2022 01 26 frantziako tourra 2023 debabarrenean mapa 1