"Covidari aurre egiteko irtenbide bakarra txertoa dela sinestarazi nahi izan digute. Halere, geroz eta mediku, biologo eta osasun aditu gehiago ari dira txerto horien eraginkortasuna zalantzan jartzen, txertoek albo ondorioak eragiteaz gain sistema immunitarioa jaisten dutela salatuz", esan dute Iratzargailua taldetik. Txertaketa da bide bakarra? adin gabeak txertatzea beharrezkoa da? Estilo horretako galderak argitzen saiatzeko antolatu dutela hitzaldia azaldu dute.
Juanjo Martinezen digestio-aparatuko eta orokorreko zirujaua da, eta hainbat lekutan eman izan ditu era honetako hitzaldiak, eta horietan zehaztu izan du ez dela negazionista, onartzen duela gaixotasuna egon badagoela, baina zalantzak dituela pandemiari aurre egiteko orain arte hartutako neurri nagusien inguruan: konfinamendua, PCRak, maskaren erabilera, txertoa, e.a.
12:00etan izango da hitzaldia, Maalako parkean.
∞Lotura duten albisteak: