Egoiliar bat hil da San Lazaron eta hamar positibo berri atzeman dituzte azken astean

Barren.eus 2022ko urt. 27a, 11:56

Gipuzkoan, adinekoen egoitzetako zazpi erabiltzaile hil dira covid-19arekin azken astean, urtarrilaren 17tik 25era bitartean, horietako bat San Lazaro egoitzan.

Hortaz, bi egoilar zendu dira, azken bi asteetan, Elgoibarko egoitzan. Gipuzkoako adinekoen zentroetan 441 positibo aktibo daude une honetan, eta 381 azken zazpi egunetan atzeman dituzte. Horietatik, 10 Elgoibarko San Lazaro egoitzan atzeman dituzte. Une honetan 14 egoiliar daude koronabirusaz kutsatuta San Lazaron eta sendatu berriak, berriz, 20 izan dira azken aste honetan.

Koronabirusaren pandemia adinekoen egoitzetan izaten ari den eraginari buruzko informazioa eguneratu zuten martitzenean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, eta jakinarazi duten balantzearen arabera, zazpi pertsona hil dira Gipuzkoan, lau Bizkaian eta lau Araban. Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 22 egoiliar hil dira (kutsatutakoen % 1,8) azaroaren amaieratik; eta, 362 egoiliar pandemia hasi zenetik.

∞Lotura duten albisteak: