TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi- kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Ekimen horren barruan guraso eta nerabeentzako interesekoak izan daitezkeen hainbat gairi buruzko hitzaldiak emango dituzte Elgoibarren datozen asteetan.
Kirol-apustuei eta ausazko jokoei buruzkoa izango da aurrenekoa, otsailaren 7an, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 17:30ean. Elebitan izango da eta debaldekoa. Hitzaldiko trebatzailea Estibaliz Ansotegi psikologoa izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, kirol-apustuek eta ausazko jokoek nerabeengan sor ditzakeen arazoen inguruan hitz egingo dute. Parte hartzeko izena eman behar da, honako loturan www.labur.eus/Otsailak7. Gutxienez hamar pertsonak izena eman behar beharko dute hitzaldia egin ahal izateko.
Hitzaldi honetaz gain, honako hauek daude programatuta datozen hilabeteetarako:
- Martxoaren 17an, haurren eta nerabeen gurasoentzat ‘Bullyng egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu’.
- Martxoaren 29an, nerabeen gurasoentzat ‘Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?’.
- Maiatzaren 20an, haurren eta nerabeen gurasoentzat ‘Guraso-banaketa osasuntsu baten alde’.