Bosko Eguneko zozketa egin dute

Barren.eus 2022ko urt. 28a, 10:49

Batxilergoko bigarren mailako ikasleek zozketa egin dute Bosko Egunaren harira.

Irakaskuntza ertaineko ikasleek eta irakasleek Bosko Eguna ospatu behar zuten gaur, baina pandemia dela-eta ospakizunik gabe gelditu dira bigarren urtez jarraian.

Elgoibar BHI zentroko Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ikasbidaian joan ahal izateko errifak saldu dituzte, eta dagoeneko egin dute zozketa.
12353 zenbakia izan da sariduna (Ordezkoak: 17349 eta 3121). Irabazleak urtarrilaren 30era arteko epea dauka saria jasotzeko, bestela ordezkoengana joko dute. Irabazleak eta ordezko zenbakien jabeek, elgoibarbhirifak@gmail.com helbidera idatzi behar dute, eta saritutako txartelaren argazkia bidali. Doña Mercedes, Ziarda harategia eta Esclusivas Gorlak emandako produktuz osatutako otarra da saria, eta antolatzaileek eskerrak eman dizkiete euren laguntzagatik.