Aurreko urteetan bezala, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetik apirilera bitartean Eibarren, Iruñean eta Gasteizen eskainiko dituen ikastaroak (presentzialak eta on-line) egiten dituzten herritarrei.
UEUk honako eskaintza hau egingo du 2022ko udaberrirako:
- Nola kudeatu emozioak nerabezaroan (Iruñea. Otsailak 12)
- Bizitzaren amaieran arreta (Iruñea. Otsailak 12)
- Hizkuntza konpetentziak kozinatzen (Online. Otsailak 14)
- Hezkuntza-espazioen arkitektura didaktikoa (Online. Otsailak 15)
- Haur eta nerabeen aurkako indarkeria ezagutuz (Online. Otsailak 21)
- Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak (Online. Martxoak 2)
- Scape room digitala sortzen (Eibar. Martxoak 5)
- Euskara sustatzeko komunikazio kanpainak diseinatzen (Eibar. martxoak 5)
- Haurren behaketa 0-3 urte bitarteko etapan (Online. Martxoak 9)
- Komunikazio eraginkorra, gozatu komunikatuz! (Iruñea. Martxoak 18)
- GrALari, MALari eedo Tesiari aurre egiteko aholkuak eta trikimailuak (Eibar. Martxoak 26)
- Diziplina positiboa: zigorrik eta saririk gabeko heziketa eredua. (Iruñea. Apirilak 2)
- Urmaelak eskolan: sortzeko pausuak eta erabilera didaktikoak. (Iruñea. Apirilak 30)
Matrikulazioa zabalik dago eta irakasleentzako ikastaro homologatuak eskainiko dira. UEUko web orrian (www.ueu.eus) edo UEUko bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruña) egin daiteke.
Euskara Sailaren diru-laguntzei dagokienez, adierazi behar da Udalak matrikularen kostuaren erdia ordainduko diela Elgoibarren erroldatutako pertsonei, 150 euroko mugarekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera jo behar da (943 744 366 edo euskara@elgoibar.eus).
• 50. urteurrena
UEUren Udako Ikastaroen 50. edizioa izango da 2022an. Beraz, ospakizun urtea izango dute aurtengoa. Joan den urtarrilaren 27an, esaterako #ElkarEkin topa egiteko elkartu ziren, urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian. Honako bideoan ikus dezakezue: