'Oilo ibiltari, azeriaren janari' dio esaera zaharrak, eta halaxe, beldurrik gabe zebilen irudiotako hegazti taldea, ez baitakigu oiloak, oilandak ala oilaskoak ziren, ez eta norenak diren ere. Kontua da etxeaurrean baleude moduan zebiltzala janari bila, San Antolingo biribilguneko zelaigunean baina, trafikoaz inguratuta.
Herritar batek Udaltzaingoan eman du abisua eta udaltzainek uxatu dituzte oiloak biribilgunetik, trafikoan arazorik sortu aurretik. Ez zuten pentsatuko halako lanik egitea tokatuko zitzaienik goizean lanera joan direnean.