Autobusa 8:00etan irtengo da Eibartik, Ego Gainetik, eta 8:15ean elgoibartarrak jasoko ditu King-Kong-eko autobus geltokian. Brinkolaraino joango dira autobusez, eta handik hasiko dute mendi irteera. Arranoaitz (875 m.) eta Elortxiki (865 m.) mendietara igo ostean, Zerainen amaituko dute ibilaldia. Eta han bertan bazkalduko dute, Oiharte Sagardotegian. Menuaren berri ere eman dute: Txistorra, bakailo tortilla, bakailo takoa, txuleta, Idiazabal gazta membrillo eta intxaurrekin, ogia, ura, sagardoa eta kafea. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek 50 euro ordaindu beharko dituzte, garraioagatik eta bazkariagatik.
Irteerarako izen-emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Bi era daude izena emateko: online edo aurez aurre, Morkakok Errosario kalean duen egoitzan (eguaztenetan, 19:00-20:15)
Bai irteeran eta baita bazkarian ere, unean unean indarrean dagoen COVID protokoloa eta neurri murriztaileak ezarriko dituztela zehaztu dute antolatzaileek.
• 4.000 Aterpetxe baino gehiagorako sarbidea
Mendian federatu diren lagunek 4.000 Aterpetxe baino gehiagorako sarbidea izango duteEuskal Mendizale Federazioak eta Albergues REAJ-ek adostu duten hitzarmenari esker. Horrez gainera, hainbat deskontutarako aukera izango dute mendizaleek Espainiako Estatuan zein nazioartean.