Beste hildako bat San Lazaro egoitzan, baina positibo berri bakarra atzeman dute azken astean

Barren.eus 2022ko ots. 2a, 12:16

San Lazaro egoitzan azken astean egoiliar bat hil dela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hala, hiru egoiliar hil dira urtarrilaren 18tik hona. Halere, 11 egoiliarrek gainditu dute COVID-19a azken egunetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak probintziako adinekoen egoitzetako egoera epidemiologikoari buruzko datuak eguneratu zituen atzo. Guztira, 300 positibo berri zenbatu dituzte azken zazpi egunetan, aste bat lehenago baino 81 gutxiago. Hortaz, datu orokorren antzera, beheranzko joeran dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako positibo kasuak. Gainera sendatu berrien kopurua (341) atzemandako positiboen kopurua baino handiagoa da.

Hildakoei dagokionez, lau lagun zendu ziren COVID-19arekin, urtarrilaren 25etik otsailaren 1era bitartean; horietako bat San Lazaro egoitzan. Aurreko astean baino hiru egoiliar gutxiago hil dira azken astean Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko egoitzetan.
San Lazaro egoitzan positibo berri bat bakarrik atzeman dute azken zazpi egunetan, hiru egoiliar daude kutsatuta une honetan, eta 11k gainditu berri dute COVID-19a.

∞Lotura duten albisteak: