Mendaron kale auzoetan ibiliko dira kopla kantuan

Barren.eus 2022ko ots. 3a, 14:10

Mendaron Santa Ageda egunez aterako dira kantuan herritarrak, otsailaren 5ean. Santa eskean baserrietan ibili izan badira ere, pandemia dela-eta aurten kaleko hiru auzotan arituko dira.

Udaletxeko plazatik abiatuko dira 10:00etan eta 14:00ak ingurura arte arituko dira santa eskean. BeƱat Lizaso eta Aitzol Urain jardungo dira koplari trikitilariak lagun direla. Kalerik kale eskea egingo badute ere ez dira portaletan sartuko eta eske ostean mokadu eta bazkaririk ere ez dute egingo.