Oñatiko Arrikrutz kobara irteera, otsailaren 12an

Barren.eus 2022ko ots. 3a, 14:38

Atxutxiamaikako Aldenik Alden egitasmoaren barruan, Oñatiko Arrikrutz kobara irteera egingo dute otsailaren 12an, LH4 eta LH6 arteko umeek.

Elgoibartik 10:00etan irtengo dira, eta 17:00etan itzuliko dira. Izena emateko elgoibarkoizarra.eus webgunean dagoen formularioa bete behar da otsailaren 7rako eta plaza mugatuak dira. Irteeraren prezioa 20 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat, 18 euro). Irteera hau Udalaren babesarekin eta lankidetzarekin antolatu dute.

Aizkorri mendilerroaren bihotzean dago Arrikrutz-Oñatiko koba. Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetakoa izateaz gainera, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea da. Koba berezia da bertako aurkikuntza paelontologikoengatik. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa. Informazio osoagoa HEMEN 

2022 02 02 aldenik alden arrikrutz kartela